XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TEOFILO REY, ARTISTAK PAREZ PARE DITUEN UNIFORMEDUNA. Hogeita hamabi urte daramatza Maria Cristinan lanean

Teófilo Rey Ruiz izan liteke agian, azken hogeita hamabi urte hauetan Donostiako Zinemalditik pasa diren artistarik ezagunenenak parez pare izateko aukera gehien izan duen donostiarra.

Eskumuturreko ertzean urrezko hariaz egina diruditen marrazki horixkak daramatzan uniforme berdea, eskuak estaltzen dizkioten guante txuriak eta buru gainean daraman txapel dotorea erreparatzea aski da Teofilo jauna Maria Cristinako Atezain Nagusia delaz jabetzeko.

Hotel donostiarra eraiki zen urte beretik dago Teófilo bertan lanean.

Nik hogeita hamabi urte daramatzat hotel honetan lanean eta normala denez, hasiera batetan botones bat besterik ez nintzen.

Nolanahi ere, gaur egun duen postura iristeko, bidea luzea urratu behar izan du berrogeita hamaika urte dituen gizon jator honek.

Bai, hauxe litzateke nire kurrikulumaren laburpena: botones, aszensorista, gaueko giltzazaina, geroxeago egunekoa eta azkenik, orain dudana, ate nagusiko atezaina alegia.

Hoteleko atearen parean egoten da zuzen zuzen, ate zuri handi hori etengabe zabaltzen eta isten, bertatik pasatzen direnei irrifar txiki bat inoiz ukatu gabe.

Barruko kristalezko atea ez dugu zabaldu beharrik, bera automatikoki zabaltzen baita.

Atzerritarrekin hitz egiterakoan Teofilok ez du arazorik, ze bost hizkuntz menperatzen bait ditu.

Botones nintzela, parranda egitera joan beharrean hizkuntz akademia batera joaten nintzen ingelesa ikastera dio harrokeri arrastorik azaldu gabe.

Teofilo jaunak pareko iskaleratik igo diren artista guztiak parez pare ikusteaz gain, hauetako batzurekin solasaldiren bat izateko aukera ere izan omen du.

Nik baditut artista batzurekin ateratako argazkiak ere, Liz Taylor, Richard Burton, Sofia Loren eta Anthony Quinn kasu.

Teofiloren ustez, artistak asko aldatzen dira pertsonalki tratatzen direnean Batzu oso kakanarruak dira, bizkar gainetik begiratzen zaituzten horietakoak, baina beste batzu, aldiz, oso atseginak, inoiz imajinatu ez dituzun bezalakoak.

Okerrenak tituluren bat dutenak izaten dira sarritan.

Ate ondoan dagoela, oso elkarrizketa interesanteak entzuteko aukera izaten du Teófilok.

Batzutan jakin izan dut inork baino lehen zein izango den Zinemaldiko lehen saria jasoko duen filma.

Berak esaten duenez, artisten artean izaten diren lioen berri ere izaten du nahi gabe.

E. AGIRREZABALAGA.